2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

EUSKOSKILLS 2016-2

Instalazio elektriko eta automatikoetako, Iñaki Gorostidi eta Aitor Zurdo ikasleek 2016ko Euskoskills lehiaketan 1. eta 3. sariak lortu dituzte. Zorionak!


2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

EUSKOSKILLS 2016


Instalazio elektrikoetako Iñaki Gorostiza eta Aitor Zurdo ikasleak 2016ko EUSKOSKILLS txapelketan parte hartu dute, eta oso lan ona egin dutenez  emaitzen zain gelditu dira.


Instalazio elektrikoetako modalitatean parte hartu dute, Xabier Pascual irakaslearen Tutoritzapean. Bi frogra praktiko egin behar izan dituzte:
1.       Etxebizitza baten instalazio elektrikoa.
2.       Automatismo elektriko bat
Bai Iñaki eta bai Aitorrek bi instalazioak funtzionamendu egokian jarri dituzte, lan txukun bat eginez, elementu, material, eroale, terminal, konexio,  numerazio, egokiak erabiliz eta emandako denboran bukatuz.

Zorionak





2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Pasaban enpresan


Automatizazio eta robotikako ikasleak Pasaban enpresan izan dira gaur goizean, Pasaban Tolosaldeako enpresa garrantxitsuenetako bat da. Enpresa honetan papera lantzeko makinak egiten dituzte, papera moztekoak, dirua egitekoak, ea.


PASABAN CORPORATE VIDEO







2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

ATE IREKIAK TOLOSALDEA INSTITUTUAN

Urtero bezala gure eskola jendeak hobeto ezagutu dezan ate irekien eguna burutuko da. Berau Maiatzaren 4ean arratseko 17:00tatik 20:00tara izango delarik.

LANBIDE HEZIKETA AZOKA TOLOSAN

Apirilak 30 Larunbatean, goizean zehar lanbide heziketa azoka izango da Tolosan. Guk ere elektrizitateko alorrekoek gauzak prestatu ditugu jendeak hobeto ezagutu dezan gure zikloetan zer egiten dugun. Gonbidatuta zaudete.

2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

TRANSFORMAZIO GUNEAN PRAKTIKAK



 
-          Instalazio elektriko eta automatikoetako 2. mailako ikasleak, BIDASOA GLHBIko Transformazio gunean praktikak egin dituzte. Transformazio gune honek goi tentsioko 20.000 voltio, behe tentsioko 400 voltiotara jaisten ditu. Transformazio gunean mantentze lanak egin ahal izateko, elikadura kentzeko eta jartzeko maniobrak egin dituzte, lan horiek egiteko beharrezkoak diren tresneria eta segurtasun baliabideak erabiliz.




PRÁCTICAS EN UN CENTRO DE TRANSFORMACIÓN

-          Los alumn@s de 2º curso del ciclo de  Instalaciones Eléctricas y Automáticas han realizado prácticas en el centro de transformación de BIDASOA GLHBI. El centro de transformación reduce los 20.000 voltios de alta tensión a 400 voltios en baja tensión. Los alumn@s han realizado las maniobras necesarias de conexión y desconexión para poder hacer los trabajos de mantenimiento, para ello han manejado las herramientas y medios de seguridad necesarios.




2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK AZTERTZEN



-        Instalazio elektriko eta automatikoetako 2. mailako ikasleak, Mutrikuko Olatu Zentral elektrikoa eta Leitzaranengo Bertxin Zentral Hidroelektrikoa aztertu dituzte.

o   Mutrikuko Olatu Zentral elektrikoa: Munduan dagoen bakarra da “OWC, Oscilating Water Column” turbinak mugitzeko teknologia erabiltzen duena.



-          Bertxin Zentral Hidroelektrikoan aztertutakoak:

o   4 kilometroko kanalaren bukaera, uraren filtroarekin.
o   100 metroko desnibela duen tutua.
o   Francis turbina.
o   Gurpil zentrifugoa.
o   1000 zaldiko makina asinkronoa.
o   380V / 30.000V ko transformadorea.
o   Zutabe elektrikoa: isolatzaile, autobalbula, sekzionadore, fusible,..    
Segurtasun elementuak: Pertigak, eskularruak, banketak, segurtasun kartelak.
 http://www.leitzaran.net/centrales/bertxin.html
 
 -          Mutrikuko Olatu zentralean aztertutakoak:
o   (OWC, Oscilating Water Column) turbinak mugitzeko teknologia.
o   Zentralak dituen 16 turbinak.
o   Zentralaren kontrol gela:
§  16 turbinak 296 Kw sor dezakete.
§  Korronte alternoa sortzen duten 16 sorgailu.
§  Sortzen duten korronte alternoa tentsio eta maiztasun desberdinekoak direnez (olatuen inda reta maiztasun desberdina gatik), lehenengo KZ eta ondoren KA bihurketa egiten da sarera konektatu ahal izateko.
o   Zentralak duen transformazio zentroa. 460V / 13.200V
§  Potentziako transformadorea.
§  Goi tentsioko zeldak.
§  Segurtasun elementuak: Pertigak, eskularruak, banketak, segurtasun kartelak.